Tolosa Goierri
'Jentilen Bideetatik' ibilaldia igandean itzuliko daSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
'Jentilen Bideetatik' ibilaldia igandean itzuliko daJ. Z.
ATAun.
Jueves, 8 de mayo 2025, 20:05
Udalak eta Ataun Kirol Elkarteak antolatuta, 'Jentilen Bideetatik' mendi-ibilaldi gidatuak hamabigarren edizioa izango du datorren igandean, maiatzaren 11n. Urteroko hi-tzordu gisa sendotu den egitasmoak lehiakortasunetik harago, mendizaletasuna eta euskal mitologiaren eta naturaren ondarearen ezagutza uztartzen ditu. Parte-hartzaileek aukera izango dute Ataun inguruko toki esanguratsu eta ikusgarriak ezagutzeko; hala nola, Lareo urtegia, Irumugata, Atxurbide, Muñoaundi eta Intsusti.
Aurtengo edizioak hiru ibilbide ezberdin eskainiko ditu, parte-hartzaileen adin eta prestakuntza fisiko ezberdinei egokituta. Ibilbiderik luzeena, 48 kilometro eta 2.243 metroko desnibelarekin, 06:30ean abiatuko da, eta 9 eta 11 ordu bitarteko iraupena izango du. Tarteko ibilbidea, 21 kilometrokoa eta 833 metroko desnibela duena, 08:00etan hasiko da, eta 5 ordu inguruko iraupena izango du.
Azkenik, ibilbide motza, 8 kilometro ingurukoa, 09:00etan irtengo da, eta bi ordu inguruko iraupena izango du. Irteera eta helmuga guztiak San Martingo auzoko kiroldegian kokatuko dira.
Ibilaldi luzean eta tartekoan parte hartu nahi duten mendizaleek, 10 euroko izen-emate kuota ordaindu beharko dute, eta ibilaldi motza egin nahi dutenek, aldiz, doakoa izango da. Izena emateko azken eguna gaur, ostirala, izango da, eta bi bide egongo dira erabilgarri: zirkuitua.com webgunearen bidez edota ataunke.mendia@gmail.com helbide elektronikora idatzita.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.