
Tolosa Goierri
Jentilen bideak bizirik berriz Ataungo XII. Mendi Ibilaldiaren eskutikSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Jentilen bideak bizirik berriz Ataungo XII. Mendi Ibilaldiaren eskutikBi urtez behin egiten den mendi ibilaldi tradizionala bueltan da Ataunen. Ataun Kirol Elkarteak antolatuta, datorren maiatzaren 11n, igandean, Jentilen Bideetatik izeneko XII. Mendi Ibilaldia ospatuko dute. Hiru ibilbide ezberdin izango dira aukeran, eta guztiek San Martingo auzoko kiroldegian izango dutelarik abiapuntua. Helburua argia izango da: «naturaz dastatuz, oinezkotasuna bultza-tzea, korrika eta apustu kutsua baztertuz» aipatu dute antola-tzaileek aurtengo irteerako aurkezpenean.
Goizaldeko 06:30ean hasiko da ibilbide luzea, mendizaleek ezagutzen duten 'Atauni buelta' izeneko 48 kilometroko ibilaldia. Parte-hartzaileek 9 eta 11 ordu artean beharko dituzte ibilbidea osatzeko. Arantzazumendi, Atxurbide, Lizarragabea, Aie-tsu, Areatza, Saratsamendi, Irumugata eta Lizarrusti, besteak beste, izango dira ibilbidean zehar bisitatuko dituzten leku esanguratsuetako batzuk.
Goizeko 08:00etan, berriz, tarteko ibilaldia abiatuko da: 21 kilometroko ibilbidea eta 4,5-5 ordu inguruko iraupena. Astigarraga, Barandiaran Museoa, San Gregorio eta Agautz dira tarteko parte-hartzaileek zeharkatuko dituzten guneetako batzuk.
Azkenik, 09:00etan, ibilbide motza hasiko da, 8 kilometrokoa. Bereziki umeentzako eta familientzako egokia, lehen zatia tarteko ibilbidearen berdina da, eta erraztasuna eta irisgarritasuna uztartzen ditu.
Ibilaldi luzean eta tartekoan parte hartu nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte; ibilbide motza, aldiz, doakoa izango da. Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko zirkuitua.com webgunean egongo da eskuragarri eta erabilgarri.
Antolakuntzak kontrolguneak ezarriko ditu ibilbideetan zehar, non parte-hartzaileek jateko eta edateko aukera izango duten. Gainera, ibilaldiaren amaieran, mokadutxo bat banatuko da Auzoeta kiroldegian parte hartzaile guztientzat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
¿Por qué ya no vemos tantas mariposas en Cantabria?
El Diario Montañés
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.