Borrar
Urgente Cortada la GI-627 en Leintz-Gatzaga, sentido Vitoria, por un desprendimiento
Lehiaketako aurtengo edizioko irabazleak udaletxeko ganbaran buruturiko sariketan. JENTILBARATZA
X. Jentilen Baratza marrazki eta ipuin lehiaketak baditu irabazleak

Ataun

X. Jentilen Baratza marrazki eta ipuin lehiaketak baditu irabazleak

Herriko ikastetxeko ikasleen lanez gain, Lazkao eta Beasaingo gazteen sorkuntzak ere aurkeztu dira aurtengo edizioan

Lunes, 17 de febrero 2025, 20:47

Joxemiel Barandiaran Herri Eskolak aurten ere Jentilen Baratzako Marrazki eta Ipuin Lehiaketaren edizio berria ospatu du, eta haur zein gaztetxoek erakutsitako talentuak eta sormenak lehiaketa arrakastatsua bihurtu dute. Parte-hartzea nabarmena izan da bi ataletan, bai marrazki zein ipuin lehiaketetan, eta artelan eta istorio zoragarrien bidez, parte-hartzaileek Euskal Herriko mitologia eta naturarekiko maitasuna islatu dute.

Urtarrilaren 29an eta otsailaren 5ean, Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleek marrazki lehiaketan parte hartu zuten. Guztira, 46 artelan aurkeztu ziren, adin taldeka banatuta: LH1-2 mailako ikasleek 19 lan aurkeztu zituzten, LH3-4koek 15, eta LH5-6koek 12 marrazki. Epaimahaiak lan guztiak zorrotz aztertu ondoren, ondorengo ikasleak sarituak izan dira: LH1-2 mailan, Zaira Fuentes Barrul, Araitz Irazustabarrena Etxeberria eta Xabat Etxeberria Urteaga izan dira irabazleak. LH3-4 mailan, Ixiar Erauskin Aizpurua, Añes Gorostizu Eskisabel eta Izar Larrañaga Menendez saritu dira. Azkenik, LH5-6 mailan, Manex Bikuña Irastorza, June Morea Plaza eta Garazi Urdangarin Rosado izan dira irabazleak.

Bestalde, Gabonetako oporren ostean, ipuin lehiaketak ere harrera bikaina izan du, eta guztira 194 ipuin jaso dira. Joxemiel Barandiaran Herri Eskolako ikasleez gain, Beasaingo Loinazpe ikastetxeko eta Lazkaoko San Benito ikastolako gaztetxoek ere parte hartu dute. Ipuinak adin-mailaka banatuta lehiatu dira: LH1-4 mailan 40 ipuin aurkeztu dira, LH5-6 mailan 44, eta DBH1-2 mailan, berriz, 110 istorio bildu dira.

Epaimahaikideen lan zorrotzaren ostean, honako hauek izan dira irabazleak: LH1-4 mailan, 'Peio eta sorginen egurra' ipuinarekin Izar Larrañaga Menendez izan da lehen saria irabazi duena, bigarren postua Arene Albisu Imazek lortu du 'Torto naturaz maiteminduta' ipuinarekin, eta hirugarren saria Ixiar Erauskin Aizpuruak jaso du 'Gau iluna' lanari esker. LH5-6 mailan, Aiur Arratibel Auzmendi izan da irabazlea 'Basajaun munstroaren aurka' ipuinarekin, bigarren postua Manex Bikuña Irastorzak eskuratu du 'Dama eder bat' lanarekin, eta hirugarren postuan Intza Labaka Rodriguez sailkatu da 'Babarrun bilketa berezia' ipuinari esker.

DBH1-2 mailan, lehenengo saria Ainhoa Barandiaran Errandoneak irabazi du 'Begi gorri bat ametsetan' istorioarekin, bigarren postuan Maite Basurto Otxagabia geratu da 'Amalurretik herritarren bihotzeraino' lanarekin, eta azkenik, hirugarren postua Nora Arzelus Azurmendik eskuratu du 'Basoan bahituta' ipuinarekin.

Lehiaketa arrakastatsua izan da aurten ere, eta antolakuntzatik eskerrak eman nahi zaizkie parte-hartzaile guztiei, baita epaimahaikideei eta hezkuntza-zentroetako irakasleei ere. Antolatzaileek Udalak eta irakasleek egindako lana goraipatu dute, ekimen hau aurrera eramateko «ezinbestekoa» izan dela argituz, eta gurasoen zein umeen parte-hartzea sustatzeko egindako ahalegina eskertu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco X. Jentilen Baratza marrazki eta ipuin lehiaketak baditu irabazleak