Secciones
Servicios
Destacamos
M.C.ELORZA
IDIAZABAL.
Sábado, 3 de agosto 2019, 00:32
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Kateko bailaran ospatu dituzten San Inazioko jaietan jende ugarik hartu du parte. Antolaturiko ekitaldien artean sagardo dastaketa aipa daiteke, bertan 13 sagardo mota desberdin probatzeko aukera izan zutelarik hurbildu zirenek. Gainera, gaztetxoek pintxoak prestatu zituzten sagardoarekin laguntzeko.
Gauean berriz, Txerri harrapaketa burutu zen. Hamalau bikotek parte hartu zuten, eta horietatik bat neskek osatu z-uten. Herritarrek irabazi zuten proba, lehenengoak Iker Agirre eta Eneko Mugika izan ziren, bost segunduko denborarekin, eta bigarrenak Jon Kepa Oria eta Aritz Salinas,19 segundukin.
Bihar igandea, eguerdiko 12:15 ean, Mikel Goiangeruaren Parrokian, Maddi Garciaren animaren alde eskeiniko da meza, orain urte bat hil zeneko mugan. Familiak herritarrak gonbidatzen ditu eta aldez aurretik eskerrrak ematen dizkie bertara hurbilduko direnei.
Azken hilabeteetan bederatzi heriotza izan ditugu herrian: maiatzaren 1ean Isaias Contreras 75 urterekin; maiatzaren 15ean Antonio Iparragirre, 89 urterekin; ekainaren 1ean Estefania Mihura(Domingo Inzaren alarguna) 95 urterekin; ekainaren 13ean Anastasio Azurmendi 'Tasio' 75 urterekin; uztailaren 2an Jose MªAramburu 54 urterekin eta 7an MªCelestina Echeverria 'Sor Koro' 88 urterekin; uztailaren 19an Patxi Iparragirre 67 urterekin (hau Donostian hil zen); uztailaren 20ean Maria Jesus Ugartemendia, 77 urte zituela, eta uztarrilaren 31ean Maria Patrocinio Martinez 66 urterekin.
Beraien hiletak Parrokian izan ziren eta bere familikoek esker beroenak eman nahi dizkiete hileta elizkizunera etorri ziren guztiei.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
TodoAlicante
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.