Borrar

Tolosa Goierri

Jaietarako marrazki lehiaketa antolatu dute gaztetxoentzat

Belauntzako festak da irudientzako gaia, eta saritua San Juan festetako kartelean agertuko da

Amaia Núñez

BELAUNTZA.

Miércoles, 23 de abril 2025, 21:03

Bigarren urtez San Juan jaietarako kartel lehiaketa antolatu du Udalak. Karteleko Gaia 'Belauntzako festak' izango da, eta 4tik 16 urtera bitarteko haur eta gazteek parte hartu ahal izango dute. Lanak aurkezteko epea irekita dago jada.

Marrazkia kartazal baten barruan sartuta aurkeztu beharko da udaletxean, bulego ordutegian. Irudiak ez du egilearen daturik edukiko. Horetaz gain, izen-abizenak, adina eta telefonoa orri solte batean idatzita sartu beharko da kartazalaren barruan.

Parte hartzaile bakoitzak marrazki bakarra aurkeztu ahal izango du eta guztien artean aukeraketa marrazketan aditua den epaileek egingo dute. Marrazki irabazlea 2025eko Belauntzako San Juan jaietako kartel ofizialean agertuko da. Gainera, ekainaren 25ean iluntzean saria jasoko du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jaietarako marrazki lehiaketa antolatu dute gaztetxoentzat