Tolosa Goierri
Jaietako danborradarako izena emateko epea irekitaSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Jaietako danborradarako izena emateko epea irekitaA. N.
anoeta.
Martes, 3 de junio 2025, 20:26
Aurten ere festetako txupinazoarekin danborrada irtengo da herriko kaleetan zehar. Parte hartu nahi duten haur eta gaztetxoek Udaletxean edo ikastolan izena eman dezakete, ekainaren 6a baina lehen.
Gainera, bi entsegu egun antolatu dira, ikastolan egingo direnak. Ekainaren 11n asteazkenean, eta ekainaren 17an, asteartean, 17:15ean. Azken entsegua txarangarekin izango da.
Aurten danborrada ekainaren 18an izango da, 19:00etan. Egun horretan alkandora eta galtza txuriak jantzita parte hartu beharko dute. Konpainia bakoitzari dagokion txapela eta gerrikoaren kolorea izena ematen duten haurren arabera banatuko da. Zein konpainiatan egongo den bakoitza izena emate epea amaitutakoan jakinaraziko zaie.
Ostiral honetan 'Mute' zirko ikuskizuna eskainiko du Orain-Bi Zirko-Teatro konpainiak. Akrobaziak eta umorea uztartzen ditu ikuskizunak, herriko plazan izango da arratsaldeko 18:30ean.
Adinekoak sasoian egiteko Ttipi-Ttapa egitasmoa gaur goizean izango du saio berri bat. Goizeko 10:30ean aterako dira herriko plazatik. 65 urtetik gorako herritarrei irekita dago.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Así se hace el lechazo deshuesado del restaurante Prada a Tope
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.