Jaietako danborradako entsegua egingo da plazan gaur arratsaldean

NUÑEZ LEGORRETA.

Azintzio jaietan danborrada antolatu da eta parte hartu nahi dutenentzako entsegua egingo da gaur, ostirala. Entsegua arratsaldeko 19:00etan hasiko da plazan. Datorren ostiralean izango da azken entsegu eguna, danborrak banatuko direna.

Kontzertua Antzokian

Udaberriko egitarauaren baitan kontzertua izango da gaur 22:30etik aurrera Herri Antzokian. Bi talde arituko dira, lehenengo Kompadres Muertos taldea arituko da, nazioartean oiartzun handia duen talde mexikarra.Rock, post rock eta new wavea egiten dute. Mexikarren ondoren, Ezpalak taldea taularatuko da.

Sarrerek bost euroko prezioa dute aurrez erosita eta sei eurokoa Antzokian kontzertuaren aurretik.