Tolosa Goierri
Jaietako bazkari, afari eta lehiaketetan izena emateko epea, irekitaA. N.
belauntza.
Martes, 17 de junio 2025, 20:24
Prest dago guztia aurtengo San Joan jaiak ospa-tzeko. Sei eguneko festa egunak antolatu ditu aurten Udalak herriko eragileekin elkarlanean. Ostiralean hasiko dira, bola eta toka txapelketarekin arratsaldean, eta gauean mus txapelketarekin.
Izen-ematea egun berean egin beharko den arren, irekita daude bazkari, afari eta patata-tortilla lehiaketetan izena emateko aukera. Patata tortilla lehiaketa datorren asteartean egingo dute. Parte hartu nahi dutenek gaur dute udaletxean izena emateko azken eguna, 943 674 366 telefono-zenbakian edo udala@belaun-tza.eus helbidera idatzita.
Herri afaria astelehenean egingo da, eta joan nahi dutenek gaur izena eman beharko dute Ostatuan, 943 904 590 telefonoan. Helduentzako menuak 30 euroko prezioa du eta haurrenak 15 euro.
Herriko gaztetxoen bazkaria datorren asteazkenean izango da. Kasu honetan udaletxean izena eman beharko da ekainaren 20a, ostirala, baino lehen.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.