Jaiak antolatzeko bilera egingo da gaur

NÚÑEZ

Anoetako Jai batzordeak aurtengo festak antolatzeko bilera egingo du gaur arratsaldean. Bilera 18:00etan izango da Udaletxean eta jaietarako kartela aukeratzeaz gain, azken xehetasunak itxiko dituzte. Herritar guztiak zein elkarteetako kideak parte hartzera gonbidatuak daude bilerara.