Secciones
Servicios
Destacamos
DV
LAZKAO.
Jueves, 22 de febrero 2018, 00:16
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Aralarko Parketxeak Iztueta baserriko ateak zabaldu nahi dizkie berriro familiei. Pasa den igandeko bisitan taldea bete zen eta igandean saioa errepikatuko dute. Lazkaomendiko baserriko bizimoduan barneratzea da parketxearen proposamena -behiak ezagutu, jana eman, esnea nola eta non lortzen duten ikusi...- eta Iztuetako behien esne goxoarekin egindako kalitate goreneko produktuak dastatzen disfrutatzea.
Pasa den igandean hirurogehita hamabost pertsona elkartu ziren Iztuetan, Gipuzkoa guztitik etorriak. Belaunaldi mordo bat daramate bertan baserriaz bizitzen eta hurbildutakoek bide luze horren bizimodu gaurkotua nolakoa den ikusteko aukera izan zuten.
Txikiek izugarri ondo pasa zuten baserrian lanean, belarra bildu eta gero behiei emanez... eta, saioa gozatzeko, bertako produktuak dastatu zituzten: izozkia, yogurta eta esnea. Lehengaiak zainduz eta mimatuz lortzen duten kalitatezko produktu goxoa.
Iztueta baserrian belaunaldietako esperientzia dute esne behiekin lan egiten. Beren animalien ongizatea eta elikadura zaintzen dituzte, ingurugiroa eta jasangarritasuna oinarri hartuta. Gainera, ziklo guztiaz arduratzen dira, beren produktuetan kalitate gorena bermatzeko, azaldu digutenez.
Iztuetan oso agerian dute behiak direla proiektu horien ardatz nagusia. Behiek eskaintzen dieten esnea da euren sorkuntza guztien oinarria eta esnea goi mailakoa izateko, behiak ere halakoak izan behar dute. Akordio moduko bat dute Iztuetan behiekin.
Haiek behiak ahal duten hoberen zaintzen dituzte eta behiek ere ahalik eta hoberen zaintzen dituzte Iztueta baserriko kideak.
Igandean, otsailak 25, Iztueta ezagutzeko aukera berri bat izango da, goizeko 11.00etatik aurrera, baina parte hartzeko aurrez izena eman behar da 943180335 telefonora deituz edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatziz.
María Jesús Insausti Iztuetan jaio zen eta baserrian egin duen lanari esker Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak ematen duen urteko enpresari saria irabazi berri du. Epaimahaiak sektoreak jasan duen krisiari aurre egin izana nabarmendu du, ekoizle handiekin aurrez aurre egoteko estrategia ezberdinak garatuz. Teknologia berriak gehitzeko inbertsioak egin eta ekoizpen jasangarriaren aldeko apustua ere azpimarratu zituen epaimahaiak Insaustiren lana saritzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.