San Ixidro eguneko ospakizun bikaina Korta jatexean

ARANTZAZU BAZTARRIKA GABIRIA.

Atzo goiz-eguerdi aldean, San Ixidro baserritarren eguna zela eta, Gabiriako Korta jatetxean ospakizun bikaina izan zen. Alde batetik, eguna zela eta jatetxean jarritako menu bereziaz jendetzak gozatu zuen (urdaiazpikoa, patea, arkumea saltsan, edariak, postrea eta kafea eskaini ziren 20 euroan soilik), eta beste aldetik, animalia ederrak izan ziren ikusgai jatetxe aurrean.

Hala, Jose Inazio Soraluzek urtebete baino gehiagoan gizentzen eduki duen eta dagoeneko tona pasatxoko pisua duen idi bat eraman zuen bertara.

Zuazola Garaiko Euxebio Arratibelek eta Igeribar Azpiko Jesus Zalduak asteme bana eraman zituzten beraien umeekin, eta Landetako Joxe Ramon Peñagarikanok, berriz, ponitxo ponpoxo bat.

Hori gutxi ez eta gainera, Hernialdeko beste bi idik Korta jatetxean dagoen 980kg-ko harritzarra garraiatuz 20 minutuko erakustaldia eman zuten.

Jose Luis Elosegi

Arratsaldean, aldiz, kultur etxeko Murgil gelan bestelako hitzaldi bat ospatu zen arratsaldeko 17:00etan. Jose Luis Elosegi mediku-zirujaua, iaz bezalaxe, solasean jardun zen. Elosegi, zirujia orokorreko, digestiboko eta endokrinoko espezialista da.

Policlinica Gipuzkoan dirau lanean eta 2017ko Top Doctors Awards-en arabera Espainiar estatuko 50 mediku hoberenetako bat da.