San Isidro egunerako bazkaria antolatu da

YARZA

Abaltzisketako baserritarrek San Isidro eguna ospatuko dute datorren asteartean, maiatzaren 15ean. San Joan elizan meza izango da 13:00etan eta ondoren bazkaria Ostatuan. Bazkarira joan nahi dutenek Udaletxean izena eman dezakete 943652900 telefonoan.