San Isidro eguna ospatuko dute gaur herrian

YARZA

Orendaingo baserritarrek San Isidro eguna ospatuko dute gaur. 13:00etan meza eskainiko da elizan eta ondoren Ostatuan baserritarren bazkaria izango da. Arratsaldean, 17:30ean, 'Gutxiago gehiago da' hitzaldia eta solasaldia izango da Desazkundea gizarte mugimenduaren eskutik.