San Isidro eguna mezarekin eta bazkariarekin

YARZA

Ohitura den bezala, datorren hilaren 15ean San Isidro eguna ospatuko dute Belauntzako herritarrek. Eguerdian meza ospatuko dute San Juan elizan, eta ondoren bazkaria izango da Herriko Tabernan. Bazkarira joan nahi dutenek Udaletxera deituz izena eman beharko dute, 943 67 43 66 telefono zenbakian. Astelehenean izango da izena emateko azken eguna. Aurten ere udalak ordainduko du jubilatuen eta pentsionisten bazkari erdia.