Borrar
Osinberde bertso sariketan parte hartu zuten bertsolarien irudia Joxepanen. ZABEL
Iruri Altzerreka nagusi Osinberde sarian, eta Gabiriako finalerako txartela eskuratu du

Zaldibia

Iruri Altzerreka nagusi Osinberde sarian, eta Gabiriako finalerako txartela eskuratu du

Altzerrekak entzuleen babesa eta epaileen aitortza jaso zituen, eta Eki Mateorenarekin batera Gabiriako finalerako sailkatu zen

Jueves, 10 de abril 2025, 20:06

Joxepane ostatuan jokatu zen larunbatean XII. Osinberde Saria, bertsolaritzaren aldeko urteko hitzordu garrantzitsua, eta 53. Osinalde sariketako bigarren kanporaketa izan zen. Bertan, Iruri Altzerreka garaitu zen, eta sariketa irabazita, apirilaren 26an Gabirian jokatuko den finalerako txartela lortu zuen. Lehen postuarekin ez ezik, entzuleen saria ere eskuratu zuen bizkaitarrak, ikus-entzuleen arreta eta txaloak bereganatuz.

Altzerrekarekin batera, Eki Mateorena nafarra sailkatu da finalera, bigarren postua eskuratuta. Horrela, bi bertsolariek Gabirian kantatuko dute Libe Goenaga getariarrarekin eta Haira Aizpurua saratarrarekin batera, aurretik Ordiziako Argi Berri saritik sailkatutakoekin.

Zaldibian kantuan aritu ziren gainontzeko bertsolariak honako hauek izan ziren: Josu Ibarguren (Oiartzun), Janire Arrizabalaga (Gernika), Ekain Alegre (Altsasu) eta Jon Mendiluze (Irura). Saioa Joxi Irastorzak aurkeztu zuen, eta bertso sorta ederrak osatzeko, bertsolariek Urko Ormaetxea eta Maide Garmendia trikitilarien laguntza izan zuten kopletan aritzeko. Hitzaren eta doinuaren arteko uztarketa polita eskaini zuten bertaratutako guztien gozamenerako.

Epai lana eta sari banaketa

Epaile lanetan Martin Aramendi, Mikel Urteaga, Alaitz Sarasola eta Iñaki Murua Gorriñe aritu ziren, eta saioaren bukaeran sariak banatu ziren. Parte-hartzaile guztiek oroigarri bana lortu zituzten, Puntutan arropa dendako deskontu bonua eta Patxi Iraolaren «Naizen Apurra» liburuaren ale bana jaso zituzten. Irabazleak, gainera, garaikurra eskuratu zuen eta entzuleen saria ere Altzerrekak jaso zuen, Lurdes Barcinaren eskutik eman zioten egurrezko talla baten bidez.

Edizio borobila

Antolatzaileek oso balorazio positiboa egin dute aurtengo Osinberde sariari dagokionez. Joxepanen elkartutako 42 lagun afari ederra partekatu zuten, eta beste dozena bat pertsona gehiago bertaratu ziren ondorengo bertso saioa entzutera. Parte-hartzaileek eta entzuleek giro bero eta hurbila nabarmendu zuten, eta bertsolaritzarekiko maitasuna eta babesa berriro ere agerian geratu zen bertso sariaren azken edizioan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iruri Altzerreka nagusi Osinberde sarian, eta Gabiriako finalerako txartela eskuratu du