Borrar

Tolosa Goierri

Irurako Ostatua Xare Irekiko jardunaldia gaur trinketean

Gaztetxoen eta helduen mailako hiru partida jokatuko dira 17:30etik aurrera

Amaia Núñez

IRURA.

Jueves, 29 de mayo 2025, 19:54

Irurako Ostatua Xare Irekiaren jardunaldi berri bat jokatuko da gaur, ostirala, arratsaldean Ametsa trinketean. Jaialdia 17:30ean hasiko da gazteen mailako partidarekin. Eneko-Izei eta Paule-Ur bikoek jokatuko dute elkarren aurka. Sailkapen orokorrari begira bikote hauek ez dute ezer jokoan. Izan ere, gaurko emaitza dena delakoa izanik, finalerdia elkarren aurka jokatu beharko dute. Kanporaketa kontuan hartuta, hausnarketarako erabili dezakete lau pilotariek.

Jarraian, nagusien mailako bi partida jokatuko dira. Lehenengo Ibai-Julen eta Unai-Markel bikoteen artekoa izango da ikusgai. Unai eta Markelek punturik lortu gabe jarraitzen dute markagailuan eta hurrengo fasera sailkatu nahi badute, beharrezkoa dute gaur irabaztea. Ibai eta Julenek, berriz, 3 puntu dituzte dagoeneko.

Ondoren, Xuban-Gorka eta Oier-Oier bikoteen arteko partida jokatuko da. Bi bikoteak finalerdietara iristeko egoera onean daude, garaipen batzuk eskuratuta. Xuban eta Gorkak hiru puntu dituzte eta Emaitz eta Oierrek 4 puntu. Hala ere, geratzen diren ligaxkako jardunaldietan ahalik eta puntu gehien eskuratzea komeni zaie. Hala ere, Oier Garmendiaren ordez Enaitz Irazustak jokatuko du hemendik aurrera, izan ere, osasun arazoengatik ezingo du txapelketako datozen jardunaldietan egon. Ametsa Pilota Elkartetik lehenbailehen osatzea eta trinquetera itzultzea desio diote.

Gainera, Irurako Ostatuan bi otordu zozkatuko dira oraingo honetan ere. Horretarako, euro batean egongo dira txartelak salgai eta partidu bakoitzaren amaieran egingo dute zozketa. Saritutako zenbakia egunean bertan ezagutzera emango da, bai trinketan, baita Irurako Ostatuan eta Ametsa Pilota Elkartearen webgunean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Irurako Ostatua Xare Irekiko jardunaldia gaur trinketean