Borrar

Tolosa Goierri

Irurako Ostatua Xare Irekiaren hirugarren jaldunaldia, gaur arratsaldean

A. N.

irura.

Jueves, 22 de mayo 2025, 20:39

Irurako Ostatua Xare Irekiaren jardunaldi berria jokatuko dute gaur arratsaldean Ametsa trinketean. Zuzenean finalera sailkatzeko aukerak dituzte oraindik bikote batzuk eta gaur 17:30ean hasiko den jaialdian lehia estuak espero dituzte.

Lehenengo gaztetxoen mailako norgehiagoka izango da. Enekok eta Izeik, Adei eta Mikelen aurka jokatuko dute. Berdintasun handiko partida espero dute, bi bikoteak maila aldetik oso orekatuak baitaude. «Denek euren maila ematen badute, oso partida ona eta lehiatua ikusi ahal izango da», aurreratzen dute antolatzaileek. Adeik eta Mikelek irabaziko balute, finalera zuzenean sartzeko txartela lortuko lukete, eta Enekok eta Izeik irabaziko balute, berriz, hauek ere aurrerapauso handia emango lukete finalera zuzenean sailkatzeko, oraindik partida bat jokatzeko geratu arren.

Jarraian, nagusien mailan, Unai-Markel eta Oier-Oierren arteko partida izango da. Azken hauek irabaziko balute, finalerdietan egoteko urrats handia emango lukete.

Gainera, Irurako Ostatuan bi otordu zozkatuko dira. Txartelak salduko dituzte euro batean eta partidu bakoitzaren amaieran egingo dute zozketa. Saritutako zenbakia egunean bertan ezagutzera emango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Irurako Ostatua Xare Irekiaren hirugarren jaldunaldia, gaur arratsaldean