Tolosa Goierri
Irurako Ostatua Xare Irekiaren finalak gaur trinketeanGazte zein nagusi mailan, final lehiatuak izatea aurreikusten du antolakuntzak, ligaxka faseko emaitzak alderatuta
Amaia Núñez
IRURA.
Jueves, 12 de junio 2025, 20:55
Irurako Ostatua Xare Irekiaren lehenengo edizioak gaur ostiralarekin ezagutuko ditu bere irabazleak. Finalak Ametsa Trinketean jokatuko dira 19:00etatik aurrera eta herritar zein zaletu guztiak daude bertara gonbidatuak.
Lehenengo finala gazte mailakoa izango da, Adei Gibelalde-Mikel Satrustegi bikoak eta Eneko Larrañaga-Izei Garmendia bikoaren artekoa. Partida irekia izatea espero dute, izan ere, elkarren kontra ligaxkan jokatutako partida Adeik eta Mikelek irabazi bazuten ere, bi jokoak oso lehiatuak eta estuak izan ziren.
Nagusi mailako finala, Xuban Lopetegi-Gorka Huizi bikoak, Enaitz Irazusta-Oier Iturbe bikoaren aurka jokatuko dute. Partida hau ere irekia ikusten dute. Ligaxkan elkarren kontra jokatu zuten partidan, bikote bakoitzak joko bana irabazita amaitu zen. Azken jardunaldi honetan ere Irurako Ostaturako bi otordu zozkatuko dira partiduen artean
San Juan bezpera
Ohitura den bezala, ekainaren 23an, San Juan bezperako ospatuko da plazan. Gaueko 20:00etatik aurrera, barrikotea, sua piztea eta Onintza abesbatzaren emanaldia izango dira. Udalak mahaiak eta sagardoa jarriko ditu barrikoterako. Parte hartu nahi dutenek ekainaren 19a baino lehen izena eman beharko dute udalaren webgunean eta IruraApp-ean zabaldu den galdetegiaren bidez.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.