Irurako Ikastolak bere eguna ospatuko du gaur

NÚÑEZ IRURA.

Irurako Ikastolako ikasleek eta irakasleek egun berezia ospatuko dute gaur, larunbatean. Goizean ibilaldiak izango dira ikasleentzat: 10:00etan mendimetro luzea izango da eta 11:15ean mendimetro motza. Ibilaldiak 11:45ean bukatuko dira eta talde-argazkia aterako dute parte hartzaile guztiekin.

Eguerdian, ohitura den bezala, kalejiran joango dira plazatik ikastolara ikasleak, irakasleak eta gurasoak.

Ondoren, bertso-emanaldia eskainiko dute ikasleek eta 14:00etan bazkaria izango da. Eguraldi ona izanez gero bazkaria Ikastolako jolaslekuan izango da. Nahi dutenek, sonbrila eta euskarria etxetik eraman beharko dute. Arratsaldean, Euskal Tribiala antolatuko da. Jarraian, aurpegiak margotzeko tailerra eta disko-festa antolatuko dira.