Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Tolosa Goierri

Irura eta Anoeta elkartuko ditu berriro kaldereroen konpartsak

A. N.

irura.

Martes, 18 de febrero 2025, 19:41

Inauteriak hasi baino astebete lehenago, ohitura den bezala, kaldereroak Irura eta Anoetatik igaroko dira jaien etorrera iragartzeko, Loatzo Musika Eskolak antolatutako ekitaldiarekin. Ostiral honetan, otsailaren 21ean, egingo da kaldereroen etorrera bi herrietan artean. Herritar guztiei irekia dago festa eta horregatik zartagia eta mailua eskuan, kalejiran parte har-tzera animatu dituzte antola-tzaileek.

Aurten kaldereroak Irurako San Migel plazatik aterako dira, 18:00etan, Loatzoko txarangak girotuta, eta herriko kaleetan inauteria iragarri ondoren Anoetara joango dira kalejiran. Jaia Anoetako plazan bukatuko da parte har-tzaile guztientzako meriendarekin.

Irakurle taldea

Ostiral honetan, otsailaren 20an, egingo du irakurle taldeak hilabete honetako saioa. Iñaki Petxarroman idazlearen 'Lehendakariaren alaba' liburua izango dute hizpide, arra-tsaldeko 18:30etik aurrera liburutegian egingo den bileran. Irakurle taldea irekia da eta edozein herritarrek parte hartu dezake. Liburuen aitzakian gai ezberdinen inguruan hausnartzea da helburua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Irura eta Anoeta elkartuko ditu berriro kaldereroen konpartsak