'Irura eskura' aplikazioa sortu du Udalak herritarrentzat
Komunikazioa erraztu eta herritarren parte hartzeko bideen osagarri izatea du helburu
NÚÑEZ
IRURA.
Jueves, 25 de febrero 2021, 00:17
Irurako udalak 'Irura eskura' aplikazioa sortu du herritarrekiko komunikazioa areagotzeko eta parte hartzea sustatzeko. Mugikorretarako aplikazioa «aurretik udalak dituen komunikaziorako eta herritarren parte hartzeko bideen osagarri izatea nahi dugu», adierazi zuen Gorka Murua alkateak. «Bi bidetako komunikazioa espero dugu, bai udaletik herritarrenganakoa baita herritarrek udalarekiko ere», azaldu zuen atzo goizean egin zen aurkezpenean. Berarekin batera egon ziren Olaia Nieto Gazteria eta Parte hartze zinegotzia, Josune Artola teknikaria eta Josean Telleria aplikazioa garatu duen ACV Multimedia enpresako kidea.
Publicidad
Horretarako, aplikazioak hainbat atal barne hartzen ditu, besteak beste azken albisteak, ekitaldien agenda, multimedia ekitaldietako bideo zein argazkietarako, idatzi udalari, eragileek beren albisteak ezagutarazteko atala, herria ezagutzeko txokoa, online tramiteak, herritarrek parte hartzeko atala, farmazien informazioa, garraiobideei buruzkoa eta eguraldia. Aplikazioa bi hizkuntzatan dago erabilgarri, euskaraz eta gaztelaniaz.
Josean Telleriak, Irura Eskura aplikazioa sortu duen ACV Multimedia enpresako kideak, adierazi zuen batez ere udalek «webgunearen bitartez iristen ez diren herritarrengana iristeko baliagarria da, esaterako adineko pertsonak». Herritarren parte hartzea sustatzeko hainbat atal badaude ere, «gure esperientziaren arabera gehien erabiltzen denetakoa 'Idatzi udalari' izenekoa da», herritarrek herrian konpondu beharreko altzariak edo bestelako azpiegituren beharrak udalari jakinarazteko erabilgarri dena.
Aplikazioa Google Play eta App Store plataformatan eskuratu daiteke doan. Instalatzeko edo erabiltzeko arazoak dituztenek kultura bulegora jo dezakete eta bertan lagunduko diete, astelehenetan, asteazkenetan edo ostiraletan goizeko 9:00etatik 13:00etara.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión