Tolosa Goierri
Irteera antolatu dute Aixitako gaztelura iganderakoAmaia Núñez
LIZARTZA.
Martes, 20 de mayo 2025, 20:14
Otsabio kirol elkarteak Aixitako gaztelura irteera antolatu du igande honetarako, maiatzaren 25erako, '4 Gaztelu' erronkaren baitan. Laugarren gaztela izango da Aixita, Arakilgo lurretan dagoena.
Hitzordua goizeko 8:30ean jarri dute Lizartzako plazan eta kotxez joango dira. Ohi bezala, bi ibilbide antolatu dituzte. Ibilbide laburrak 5,5 kilometro ditu eta zuzenean Aixita Gaztelura igoko dira, 360 desnibela duen ibilaldian. Ibilbide luzeko parte-hartzaileek Erga, Allegain eta Mundumalkorra mendiak ere igoko dituzte, 10 kilometroko ibilaldian, 650 metroko desnibelarekin.
Aixita Gaztelua Irurtzunen dagoen Bihaizpe edo gaztelaniazko Dos Hermanas izenekoetakoan dago. Haitz nagusiaren izena da Aixita. Gazteluaren aipamenik zaharrena 1210. urtekoa da, Antso VII.a Azkarrak sinatutako agirietan. Aditu batzuen ustez gaztelua urte horretan eraiki zuten, Araba eta Gipuzkoa galdu ondoren muga alde hura indartu nahian. Talaia gisa, bide kontrolerako edota komunikazio puntua izan zitekeen, kokaleku estrategikoa kontuan hartuta. Bertan bost bat gizonek osatzen omen zuten goarnizioa, gerra garaian gehiago. XVI. mendearen hasiera suntsitu omen zuten.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.