Borrar
Txukun gelidut da Irizabarko karobia zaharberritzeko lanak burutu eta gero. DV
Irizibarko karobia txukundu eta zaharberritzeko egindako lanen aurkezpena igandean

Irizibarko karobia txukundu eta zaharberritzeko egindako lanen aurkezpena igandean

Goizeko 10:00etan, Pedro Mari Otaño plazan elkartu eta oinez joatea karobiraino proposatzen dute antolatzaileek

I. ARRATIBEL

ZIZURKIL.

Martes, 12 de junio 2018, 00:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zizurkilgo Udalak, Zizurkilgo Hernandorena kultur elkarteak eta Andoaingo Burdina Taldeak elkarlanean jardun dute Irizibarko karobia txukundu eta zaharberritzeko, eta orain, hilaren 17an, egindako lanen aurkezpena izango da. Bi aukera egongo dira aurkezpenera azaltzeko: 10:00etan, Pedro Mari Otaño plazan elkartu eta oinez joatea karobiraino. 10:45ean, Zearsorora autoz joatea, eta handik oinez joatea Irizibarrera, goizeko 10:00etan plazatik abiatutakoekin. 11: 00etan emango dira berritze-lanen azalpenak karobian bertan. Labur-labur azalduta, honako lan hauek egin dira: Burdina Taldeak karobia bera eta ondoko harrobiaren inguruko sasiak garbitu ondoren, labearen ahoa eta paretak txukundu ditu. Erabat hondatuta zegoen labearen sarrerako arkua ere konpondu dute, horretarako Irizibarkoek eskuratu dizkieten harriak erabiliz.

Aurreko estalpearen teilatua ere askatu dute, gapirioak eta latak saneatuz edo ordezkatuz. Amaitzeko teilaztatze lanak egin dira. Bi modu eta karobi mota zeuden karea lortzeko: karobi nagusiak edo zaharrak deituak batetik eta karobi frantsesak edo berriak bestetik. Zaharrenak izanda ere, karobi nagusi deitu hauek izan dira Zizurkilen zutik iritsi zaizkigun guztiak: Irizibarko hau bera, Lizardikoa, Ipidegikoa, Otazukoa, Andrezketakoa, Zarateko Bentakoa... Karobi nagusiak hiruzpalau bat metroko altuerako eta beste pare bat metro diametroko zilindroak dira. Gehienek, Irizibarkoak adibidez, aterpea izaten zuten kanpoaldean, teilatu eta guzti. Lan horietan zaildutako norbaitek harria bueltan‐bueltan jartzen zuen karobi barruan, hala moduzko harrizko ganga edo bobeda bat prestatuz. Ganga horren gainean kareharria pilatzen zuten, goitik botata. Behin labea beteta, su ematen zitzaion karobiari: azpiko aho-zulotik sartuta otea, gaztaina eta pago enbor zatiak erretzen ziren etengabe, sei bat egunez suari gau eta egun eutsiz, harria egosi bitarte. Behin sua itzalita, karobiko labea hozten uzten zuten pare bat egunez. Orduan bai, kare bizia ateratzeko moduan geratzen zen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios