'Iraunkortasunean hezten' jardunaldiak bihartik ostiralera bitartean

A.A. LAZKAO.

Bihartik hasita eta ostirala arte 'Iraunkortasunean hezten' jardunaldiak egingo dira Lazkaon. Itsaso, ibai eta erreketako plastiko kopuruak kezkatuta, hainbat jarduera burutu dituzte ikastolan ikasleekin, agenda 21 ekimenaren baitan, eta hauek herri guztira zabaldu nahi dituzte orain.

Honela, bihar, asteazkena, udalaren laguntzaz, hitzaldiak emango dizkiete ikastolan LH3, LH4 eta DBH1eko ikasleei, eta gero, 18.30etan, Hondar 2050 film dokumentalaren emanaldia egingo da Arerian. Cesare Maglioni zuzendariak eta Sara Lizarza itsas biologoak aurkeztuko dute dokumentala.

Ostegunean, bestalde, ikastolakoek garbiketa eta puntu ilunen identifikazioa egingo dituzte eta azkenik, ostiralean, Uraren Nazioarteko Egunean, performance bat plazaratuko dute, 15.00etan.