Borrar

'Iragana, lahar eta larrosa' antzezlana, ostiralean

EDURNE ALBIZU

ZEGAMA.

Martes, 18 de septiembre 2018, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Iragana Lahar eta Larrosa' antzerki emankizuna izango da Zegamako eskolako patioan datorren ostiralean, iluntzeko 19:30etan. Antzerkia, Segurako Antzerki taldeak antzeztuko du. Seguran dagoen antzerki talde afizionatu bateko kideek hain zuzen ere, eta dagoeneko eskarmentu handiko taldea da, 'Ez dira aspaldiko kontuak' antzezlanarekin ere Gipuzkoan zehar herriz-herri aritu baitziren emankizunak ematen.

'Iragana Lahar eta Larrosa' antzerkiak bi helburu ditu. Alde batetik garai horretako historia ezagutarazi nahi zaio ikusleari eta jendeak zuen bizimodua, etxeko eta auzoko harremanak, lanbideak, euskara eta euskal kulturaren egoera, irakaskuntzarena, elizgizon edo apaizen balorazio desberdinan egoera sozial eta politikoari buruz, industrializazioaren gorakada, errepresioaren eragina,... etabar. Lantzen ditu.

Beste aldetik, orduko egoera ezagutzeaz gain, espainian Bigarren errepublika aldarrikatu zenean, Euskal herriko udalerri askotan Euskal Errepublika eta autodeterminazioa aldarrikatu egin zirela jakinarazten da besteak beste.

Sarrerak aurrez Zegamako udaletxean erosi ahal izango dira edota egun berean Aitxuri Herri Eskolako patioaren aurrean arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Sarrera 18 urte eta hortik gorakoei kobratuko zaie, salneurria 6 eurotakoa izango da.

Jubilatuak, Lodosara

Datorren asteazkenean, irailaren 26an, Zegamako jubilatuek Lodosara joateko bidaia antolatu dute, honela bidai horretan parte hartu nahi duanak, izena aste honetan eman behar du Jubilatuen Elkartean, irailaren 20 eta 21ean, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara bitartean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios