Borrar

Iparra-Hegoa programako diru-laguntzak banatu dira

48.540 euro izango dira guztira, hamar lankidetza proiekturentzat

AINARA ALARCIA

LAZKAO.

Sábado, 10 de noviembre 2018, 00:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lazkaoko Udaleko gizarte zerbitzuetako sailak, banatu ditu 2018 urteko Iparra-Hegoa lankidetza programari dagozkion diru laguntzak eta herriko Rwanda taldeak sustatzen duen proiektua izan da parte bat jasotzeko aukeratuetako bat. Donostiako Elizbarrutiko Misio Ordezkaritza elkartearen bitartez jasoko du 6.130 euro, Rwandarwejo proiektuan eraikin berria eraikitzeko.

2000 urtean jarri zuen martxan Rwandarwejo egitasmoa Lazkaoko Rwanda Taldeak Giharan (Ruanda). 14 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei oinarrizko hezkuntza bat eman eta zeregin bat jartzeko helburua du proiektuak, egun osoa kalean pasa ez dezaten. Ikas-txokoa gune berri batez hornitzeko erabiliko dute aurten Lazkaoko Udaletik jasotako dirua.

Diru laguntza jasoko duten beste bederatzi elkarte eta proiektuak honakoak izango dira: 'Mundu Solidarioa Helburu: Desgaitasuna duten gazte eta helduen formazio sozio laborala' (Nikaragua), 7500 euro; 'DOA, Denok Osasunaren Alde: Beni departamentuko osasun sistemaren sendotze plana, asistentzia eta formakuntza mailan' (Bolivia), 10 000 euro; 'ONG Taupadak: Genero berdintasun sustatzaileen formakuntza' (Bolivia), 2000 euro; 'Herriak Elkarlanean: Benin Mantako osasun zentrua' (Afrika), 7500 euro; Asociación de cooperación al desarrollo Bilbotik Perura: Alto Trujilloko emakumeen lan baldintzak hobetzea' (Peru), 1250 euro; 'Lankidetzarako Ingeniaritza: Oinarrizko heziketa hobetzea Niman, eskola bat eraikiz' (Afrika), 3000 euro; 'Bakerako Lankidetza Batzarra: Elikadura egokia eta antolatzeko gaitasuna sustatzea, berdintasun ikuspegitik' (Guatemala), 3610 euro; Etiopia-Utopia: Lehen hezkuntzako haurrei hilerokoaren inguruko heziketan laguntzea' (Etiopia), 2550 euro; eta Salvamento Marítimo Humanitario eta PROEM-AID: Eraginkorragoa den erreskate ontzi bat pleitatzearen proiektua martxan jarztea (Mediterreneo zentraleko zonaldea), 5000 euro.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios