Tolosa Goierri
Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketako izen-ematea, zabalikIon Ander Izagirreren omenezko XXXIII. lehiaketa jokatuko dute azaroan helduen zein gaztetxoen mailetan
Amaia Núñez
BERROBI.
Astelehena, 13 urria 2025, 20:25
Ion Ander Izagirreren omenezko Frontenis Txapelketaren 33. edizioa antolatu dute, eta azken urteen antzera, helduentzako txapelketaz gain, haurrentzako lehiaketa ere egingo dute azken urteen antzera.
Txapelketa hiru asteburutan jokatuko dute, azaroaren 15tik aurrera, larunbat eta igandeetan. Finalak azaroaren 29an jokatuko dira. Ohitura den bezala, helduentzako lau mailatan antolatu da lehiaketa: mutilek eta neskek binaka zein mistoan parte hartu dezakete, eta mutiletan banakako lehiaketa ere egongo da.
Parte hartu nahi dutenek azaroaren 6, osteguna, dute izena emateko azken eguna. Aurten Berrobiko Iriarte jatetxean, Lakari dendan edota kartelean agertzen den qr-aren bidez galdetegia beteta egin beharko da. Helduen kasuan izen-ematearen prezioa 10 eurokoa izango da pertsona bakoitzeko, maila bakoitzerako. Partiden zozketa azaroaren 7ean egingo da Begi Gorri Gaztetxean eta emaitzak hurrengo egunean argitaratuko dituzte Begi Gorri Gaztetxearen sare sozialetan.
Frontenis Txiki
Gaztetxoentzako Frontenis Txiki torneoa antolatuko da laugarren aldiz, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik laugarren mailara banaka jokatuko dute txapelketa, eta Lehen Hezkun-tzako bosgarren mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailara, banaka zein binaka jokatu ahal izango dute. Haurrentzako frontenis txapelketan parte hartzea doakoa da.
Haurrek azaroaren 4a baina lehen izena eman beharko dute Iriarten, Lakarien edo qr kodea eskaneatuta. Txapelketa berriz, azaroaren 8 eta 9an jokatuko dute, eta finalak 29an, helduenaren aurretik.