Intxurrekoen partidak Elorrin gaur eta bihar

Udaberri txapelketari dagokion gizonezkoen nagusien bigarren mailako partida batekin ekingo dio Intxurrek aste honetako pilota jardunaldiari: gaur bertan jokatuko dute, eskuz binaka, Tolosaren aurka Elorri pilotalekuan 19:30ean. Bihar, bi izango dira 18:30etik aurrera Elorrin ikusi ahal izango diren neurketak: gizonezkoen kadeteen bigarren mailan Intxurrek Eibar izango du aurkari, eta gomazko paletan emakumezko jubeniletan Intxurre eta Hernani ariko dira nor baino nor. Kluben artekoari dagokionez, berriz, gizonezkoen nagusien ohorezko mailan Intxurrek eta Oberenak neurtuko dituzte indarrak bihar Hernanin.

 

Fotos

Vídeos