Intxurreko jubenilek eta kadeteek denboraldiko lehen zatia amaituko dute asteburuan

Jubenilek Tolosa liderraren aurka jokatuko dute lehen faseko azken partida etxean. /  RENOBALES
Jubenilek Tolosa liderraren aurka jokatuko dute lehen faseko azken partida etxean. / RENOBALES

Ligaxketako azken jardunaldian erabakiko da igoera fasea jokatzeko sailkatuko diren edo ez

GOIKOETXEA ALEGIA.

2018ko azken partidak izango dituzte asteburuan Intxurreko hainbat futbol taldek. Jubenil eta kadete mailetako gizonezkoen kasuan, lehen faseko azken jardunaldia jokatuko dute, eta bertan erabakiko da igoera fasean izango diren edo Kopa jokatuko duten urtarriletik aurrera.

Jubenilek 2-1 galdu zuten Lazkaon azken partidan eta bigarrenak dira sailkapenean. Azken partidua Tolosa liderraren aurka izango dute etxean. Kadeteek ere galdu egin zuten asteburuan: 1-2 nagusitu zen Billabona Alegian eta lidertzari eusten dioten arren, hirugarren dagoen Ostadarren zelaian jokatuko duten lehian erabakiko da guztia.

Iragan asteburuan atsedena izan zuten Aralar Intxurreko infantil neskek ere urteko azken partida izango dute datorren asteburuan Ostadarren aurka etxean. Hauen- tzat, ordea, urtarriletik aurrera ligaxkak jarraipena izango du.

Gorengoen mailako neskek 6-2 galdu zuten Urnietan. Zortzigarren jarraitzen dute eta bigarren dagoen Aloña Mendiren bisita izango dute asteburuan. Erregional mutilek bana berdindu zuten Axularren zelaian. Bosgarrenak dira eta sailkapeneko zuloan den Herrerako Sportingen zelaian ariko dira hurrengo partiduan. Infantil mutiletan, bi taldeak lidertzan dira. Aralar Intxurre Ak 1-3 irabazi zion Euskaldunari. Hurrengo neurketa etxean izango dute Texas lasartearraren aurka. Beste taldeak bina berdindu zuen Internacionalen zelaian eta lidertza sendotzen ahaleginduko dira asteburuan, laugarren dagoen Ostadarren aurka etxean.

Teknifikazio ikastaroa

Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioaren eskutik, kadeteen mailako txirrindularitza zuzendarien teknifikazio ikastaroa eskainiko dute ostiralean Alegiako kultur etxean arratsaldeko 18:00etan.