Intxurreko erregional mailako gizonezkoen taldea, Mundarroren aurka

GOIKOETXEA ALEGIA.

2018-2019 futbol denboraldi berriari hasiera emateko garaia heldu zaie Intxurreko futbolariei. Erregional mailako gizonezkoen taldeak Astigarraga Mundarroren zelaian jokatuko du denboraldiko lehen neurketa igandea 10:00etan. Erregionalen lehen mailako bigarren multzoan arituko dira eta lehen fase hori otsailera bitartean luzatuko da. Jubenil eta kadete gizonezkoen lehiaketak ere asteburuan hasiko dira, baina Intxurreko 2 taldeek atsedena izango dute lehen jardunaldian. Jubenilak lehen mailako zazpigarren multzoan arituko dira eta kadeteak ere lehen mailan, 10. multzoan. Bi taldeen lehen fasea abenduaren erdian amaituko da.

Seguran bigarren

Pasa den asteburuan lagunarteko torneo bat jokatu zuen Intxurrek Seguran. Lau partida jokatu ziren eta infantilen eta jubenilen garaipenak ez ziren nahikoa izan torneoa irabazteko. Izan ere, erregionalek eta kadeteek galdu egin zuten eta gol diferentziak segurarrei eman zien garaipena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos