Inspira Steam emakume mentoreen bila dabil

Jon Urteaga, Ormaiztegiko podiumean. /  M.C.E.
Jon Urteaga, Ormaiztegiko podiumean. / M.C.E.

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Inspira Steam nesken bokazio zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko Euskadiko proiektu berritzaile bat da, sentsibilizazio eta orientazio-ekintzetan oinarritzen dena. Ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren alorreko zenbait emakume profesionalek gidatzen dituzte jarduerok.

Inspira Steam proiketuaren bigarren edizioan, 104 emakumezkok hartuko dute parte, beren borondatez, aholkulari gisa. Guztiak ere zientzialariak eta teknologoak dira.

Inspira Steam emakume mentoreen bila dabil Idiazabalen. «Zien-tzian edo teknologian aritzen al zara?(irakaskuntzan,empresan,ikerketan,kudeaketan...). Gaztelekuak garatuko duen proiektu pilotoan nesken aholkularia izan nahi al duzu? Animatu eta izena eman!», diote antolatzaileek.

Informazio gehiagorako, kultura@idiazabal.eus posta elektronikora idatzi behar da.

Jon Urteaga, txapeldun

Ormaiztegiko ziklo krossean, master 30 kategorian, Jon Urteagak' irabazi zuen 38,46 denborarekin. Asteburuan Pontevedran korrituko du.