Inprentako bazkaria urrira atzeratu dute aurten

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Irailarekin batera urtero Zegamako inprentan lan egindakoek hitzordua izaten dute, elkarrekin bazkari bat eginez. Hala ere, aurten bazkaria urrira atzeratzea erabaki da eta Mordoxka tabernan izango da. izen-ematea dagoeneko irekita dago eta 943801289 (Kontxi) telefonora deituz egin dezakezu urriaren 10 arte.

Irakurketako saioak

Datorren astelehenean, hilak 10, goizeko 11:00tan jubilatuen elkartean talde irakurketako saioak antolatzeko bilera izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos