Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ingurutxoa eta herri kirolak jaiak agurtzeko. YARZA
Ingurutxoarekin agurtu zituzten Ugarteko jaiak

Ingurutxoarekin agurtu zituzten Ugarteko jaiak

YARZA

AMEZKETA.

Jueves, 11 de octubre 2018, 00:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ugarte auzoko Errosarioko Andre Mariaren jaiak giro ederrean amaitu ziren. Aurtengoan ere herri-kirol erakustaldiak eta ingurutxoak eman zien amaiera jaiei. Bi aizkolari eta bi harri-jasotzaile izan ziren herri-kirol jaialdiko protagonista: Aratz Mugertza, Jexux Mari Mujika eta Joseba eta Udane Ostolaza, aita-alabak.

Aizkolariek bi proba osatu behar izan zituzten, lehenengo enbor bat nork azkarrago moztu, eta jarraian sei enbor nork lehenago ebaki. Joseba eta Udane Ostolazak, berriz, mota ezberdinetako harriekin lan egin zuten. Ohitura den bezala bolarekin eman zioten amaiera erakustaldiari. Ikusle ugari elkartu ziren frontoian

Jarraian, herritarrek Ingurutxoa eskaini zuten. Hamar bikote izan ziren aurtengoan ohitura berritu zutenak, txistulariez lagunduta. Jarraian, Laja II eta Narbaizarekin erromeriak eta sagardo-dastaketak eman zien amaiera jaiei.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios