Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Tolosa Goierri

'Indarkeriaren oi(H)artzunak' filma proiektatuko da ostegunean Atxulondon

A. N.

Zizurkil.

Lunes, 10 de febrero 2025, 20:28

Etzi osteguna, 'Indarkeriaren oi(H)artzunak' filma proiektatuko da Atxulondo Kultur Etxean. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Ander Iriarte filmearen zuzendariaren aurkezpenarekin.

Iaz Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria eta Amnistia Internazionalaren aipamen berezia irabazi zituen film honek. Bertan, Tamara Muruetagoienak bere familiak bizitakoa kontatzen du: iraultza zerga, ETAko talde batek 17 egunez bahitu izana, ondoren familia desegituratzea, estatuko makineriaren jazarpena, presio politikoa, epaiketa, aita eta amaren atxiloketa, torturak, hilketa... Baina baita bere bidea ere, egia jakitekoa, aitortzekoa, eta elkarrizketa erabiltzekoa gatazkak konpontzeko tresna nagusi gisa.

Tertulia literarioa

Hilabete honetako tertulia literarioan Oihana Iguaranen 'Zoo' eleberria izango dute hizpide. Saioa otsailaren 25ean, asteartea, egingo da, 17:30ean liburutegian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Indarkeriaren oi(H)artzunak' filma proiektatuko da ostegunean Atxulondon