
Tolosa Goierri
Indarkeria matxistaren aurkako kartelak jarri ditu UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Indarkeria matxistaren aurkako kartelak jarri ditu UdalakJ. ZABALA
SEGURA.
Martes, 18 de marzo 2025, 19:55
Udalak urrats berria egin du indarkeria matxistaren aurkako borrokan, herriko sarrera eta irteeretan kartel moreak jarriz. 'Segurak ez du indarkeria matxistarik onartzen' dioen mezua argi eta garbi ageri da horietan, udalaren arabera, indarkeriarik gabeko gizarte baten aldeko konpromisoa adierazteko.
Udalak ohar batean azaldu duenez, ekimen hau funtsezkoa da 'berdintasun erreala lortzeko' eta herritar guztiek askatasunez bizitzeko duten eskubidea bermatzeko. 'Segurarrok ez dugu inolako indarkeria matxistarik onartuko, ez hemen eta ez beste inon' adierazi dute. Kartelen helburua argia da: Segurara hurbiltzen den orok mezua garbi izatea eta gizarte justuago eta berdinzaleago baterako urratsak ematea.
Indarkeria matxistaren aurkako borroka giza eskubideen aldeko borroka dela nabarmendu Udalak. 'Berdintasun ezaren adierazle da, eta ezin dugu onartu. Segurak indarkeria matxistari EZ esaten dio', azpimarratu dute. Udalak herritarren parte-hartzea ere sustatu nahi du, guztion ardura dela gogoratuz eta Segura herri seguru eta aske bat izaten jarrai dezan lanean jarraitzeko konpromisoa berretsiz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.