Et Incarnatus Orkestraren kontzertuaren sarrerak salgai

'Erromeria' izeneko kontzertua eskainiko dute. /
'Erromeria' izeneko kontzertua eskainiko dute.

YARZA ALTZO.

Altzo Muñoko elizan emanaldia eskainiko du Et Incarnatus Orkestrak datorren abenduaren 30ean. 'Erromerian' izeneko kontzertua izango da eta hainbat musikarik ere parte hartuko dute: Leire eta Kristina, Maider Zabalegi, Aitor Furundarena, Maixa Lizarribar, Solinis, Tapia eta Leturiak. Bi saio eskainiko dituzte 12:30ean lehena eta 17:00etan bigarrena.

Emanaldirako sarrerak salgai daude jada. Joan nahi dutenek sarrerak erreserbatu egin beharko dituzte altzosarrerak@gmail.com helbidera idatziz izena, sarrera kopurua eta emanaldiaren ordua adieraziz. Prezioa bost eurokoa izango da eta hamabi urtetik beherakoek doan izango dute.

Erreserbatutako sarrerak eliza atarian jaso beharko dira emanaldiaren egun berean.