Borrar

Tolosa Goierri

Inauterietako herri bazkarirako izena ematea irekita dago

A. N.

berastegi.

Lunes, 3 de febrero 2025, 20:21

Aurten ere Inauteriak ospatuko dira Berastegin eta horren baitan, herri bazkaria egingo da otsailaren 22an, larunbatarekin. Bazkaria norberak eraman beharko du eta antolakuntzak ogia, edaria, kafea eta kopak jarriko ditu. Izena ematea irekita dago jada udaletxean, Ategin edota Urepele elkartean 6 euroren truke.

Erreserba taldeka egiteko aukera egongo da. 2009 urteaz geroztik jaiotakoek, hauek barne, ez dute ezer ordaindu behar, baina izena eman beharko dute.

Era berean, Inauterietako mozorrorik onenak Arbia irabaziko du eta hurrengo urteko Inauterietan txupinazoa botatzeko aukera izango du. Saria herri bazkarian bertan erabakiko da bozka bidez.

Gainera, argazki onenak ere saria izango du. Parte hartzeko, egun horietan herrian zehar egongo diren photocall guneetan argazkia atera beharko da Whatsappez bidali 688 681 952 zenbakira. Argazki irabazlea Aidanen aldizkarian argitaratuko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Inauterietako herri bazkarirako izena ematea irekita dago