Berastegi
Inauteri giroa izango dute nagusi datorren asteburuan BerasteginEgitaraua ostiralean eta larunbatean egingo bada ere, gaur txistor-jana izango dute Gaztainondo elkartean
Inauteriak iritsi dira Berastegira. Asteburu honetan mozorroak izango dira nagusi herriko hainbat txokotan. Egitarauari gaur emango zaio hasiera, Gaztainondo elkartean bertakoentzat egingo den ohiko txistor-janarekin, 18:00etatik aurrera.
Bihar, ostirala, berriz, haur eta gaztetxoak izango dira protagonista. 14:45etan Muñagorri eskolako ikasle eta irakasleek desfilea egingo dute herrian zehar. Hainbat txokotan eskainiko dituzte dantzak eta plazan amaituko dute, guztiak elkarrekin dantzan. Ondoren, txokolatada eskainiko du Guraso Elkarteak eskola atarian. Jarraian, 18:00etan, haurren dantza emanaldia egongo da plazan eta, segidan, pintxopote mozorrotua egingo dute 19:00etatik aurrera.
Larunbatean, 12:30ean botako dute inauterietako txupinazoa iazko garaileek eta Arbiaren igoera egongo da. Jarraian, mozorroen desfilea hasiko da, plazan koreografia, antzerkia eta abarrekin. Ondoren, bazkari herrikoia egingo da frontoian eta, arratsaldean, Joselontxos txarangak alaituko du giroa herrian zehar. Iluntzean, luntza eta DJa Urepele elkartean.
Mozorro lehiaketa
Aurten ere, Inauterietako mozorrorik onenak Arbia irabaziko du eta hurrengo urteko Inauterietan txupinazoa botatzeko ardura izango du. Saria herri bazkarian bertan erabakiko da bozka bidez.
Gainera, argazki onenak ere saria izango du. Parte hartzeko, egun horietan herrian zehar egongo diren photocall guneetan argazkia atera beharko da WhatsAppez bidali 688 681 952 zenbakira. Argazki irabazlea Aidanen aldizkarian argitaratuko da.
Irakurle kluba gaur
Gaur elkartuko da Irakurle Kluba udal-liburutegian otsaileko saiorako. Bertan Danele Sarriugarteren 'Azala erre' eleberria izango dute hizpide. Bilera 18:00etan hasiko da.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.