Iñaki Olano eta Ainhoa Sanz, irabazle Sanson proban

Iñaki Olano. /  A. ETXEBERRIA
Iñaki Olano. / A. ETXEBERRIA

Lasterketako errekorrak hautsi zituzten biek, 2:06:20 eta 2:23:01 denborarekin

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Iñaki Olano altzotarrak eta Ainhoa Sanz urretxuarrak lortu zituzten garaipenak Segura-Zerain Mendi Lasterketaren 4. ekitaldian, batak zein besteak lasterketako errekorrak jarriaz gainera. Sanson proba luzean, 25 km eta 1.600 metroko desnibela, Iñaki Olanok 2:06:20 denborarekin lortu zuen garaipena. Bigarren iazko irabazlea sailkatu zen, Julen Larruzea larrabetzuarra, 2:11:13 denbora eginez. Hirugarren Iban Madina berrobitarra iritsi zen helmugara, 2:14:37.

Emakumeetan Ainhoa Sanzek 2:23:01 denbora eginez lortu zuen garaipena. Bigarren Ainize Jauregi urnietarra sailkatu zen, 2:47:28, eta hirugarren Maialen Gurrutxaga andoaindarra, 2:50:27. Helmugara 88 korrikalari iritsi ziren eta, Sanson proba Goierri Kopa Trailerako puntuagarria denez, Iñaki Olano geratu da lehenengo sailkapenean 192 punturekin. Emakumeetan Barbara Martin doa lehenengo 134 puntu eskuratuta.

Sanson proba motzean, 15 km eta 800 metroko desnibela, gizonezkoetan Iñaki Hormaetxe arrasatearrak lortu zuen garaipena, 1:08:27 denborarekin. Bigarren Oier Larrañaga lazkaotarra sailkatu zen eta Jon Altuna ibarratarra hirugarren.

Emakumezkoetan Ainize Lasa beasaindarrak lortu zuen garaipena, 1:34:23. Bigarren Olatz Azpitarte elorriotarra sailkatu zen eta hirugarren Olatz Aranburu zeraindarra. Helmuga 76 korrikalarik zapaldu zuten.