Iñaki Azpiroz izango da Lizartzako EH Bilduren alkategaia udal hauteskundeetan

«Herri bizia» egiteko helburua dute EH Bilduko hautagaiek. /  YARZA
«Herri bizia» egiteko helburua dute EH Bilduko hautagaiek. / YARZA

YARZA LIZARTZA.

Datorren maiatzaren 26an ospatuko diren udal hauteskundeetan Iñaki Azpiroz herritarra izango da EH Bilduren alkategaia. Berarekin batera, Jone Zubeldia, Iraitz Olaetxea, Aitzol Zubeldia, Bego Balerdi, Ima Zubeldia, Gotzone Bengoetxea, Xabino San Sebastian eta Itziar Saenz de Ojer dira zerrendako kideak.

Datozen lau urteetarako Lizartza «herri bizia» egiteko helburua jarri dute. Horretarako, «herritarren gertukoak izatea, herriko taldeen artean elkarlana sustatzea, gazteak aktibatzea, herri-giroa bultzatzea, merkataritza eta ostalaritza indartzea, lehen sektorea berpiztea edota azpiegiturak egokitzea» izango dituzte oinarri, besteak beste, auzolana eta berdintasuna irizpidetzat hartuz.