Ikasturteko azken kantu-jira gaur egingo dute

Kantuz bete ditu ostiral goizak kantu-jira egitasmoak. /  A. ALARCIA
Kantuz bete ditu ostiral goizak kantu-jira egitasmoak. / A. ALARCIA

Saio berezia antolatu dute eta 11:00etan hasi ordez 11:45etatik aurrera abestuko dute, ikasle guztien partaidetzarekin

A.A.LAZKAO.

Ikasturteko azken ostirala izanik, kantu-jira berezia antolatu dute gaur San Benito ikastolan. 11:00etan hasi ordez 11:45etatik aurrera egingo dute saioa, eta besteetan baina luzeagoa izango da, ikasle guztien partaidetzarekin. Badira Hiru aste (Mikel Urdangarin), Xoxua (Herrikoia), Euri tanta banintz (Xabier Zabala, Pirritx eta Porrotx), Aitormena (Hertzainak) eta Begietara begira (Vendetta) izan dira kantu-jirak amaitzeko aukeratutako abestiak eta dantzaldia ere izango da ondoren.

Lazkaotar guztiak daude gonbidatuta, betiko moduan, parte hartzera.