Ikasturte berrirako ikastaro aukera zabala Udalaren eskutik

Plazida Otañon ikusi daitezkeen lan batzuk. /  I. ARRATIBEL
Plazida Otañon ikusi daitezkeen lan batzuk. / I. ARRATIBEL

IMANOL ARRATIBELZIZURKIL.

Zizurkilgo udalak ikastaro desberdinak jarriko ditu martxan 2019/2020 ikasturtean ere eta irekia dago jadanik hauetan parte hartu nahi duen edonork izena emateko epea. Azken eguna irailaren 25ean izango da eta ikasturtea urriaren 1ean hasiko dute eta ekainaren 19an amaituko dira horietako asko. Izena eman nahi duenak Zizurkilgo udal bulegoetan (Ernio Bidea 9-A, behea), egin beharko du, edota 94 6910 12 telefonora deituta. Izena ematearekin batera egin beharko da ordainketa. Bi edo ikastaro gehiagotara izena ematen duenak ordainketa bi epetan egiteko aukera izango du. Ikastaroetan baja eman nahi duenak idatziz eskatu beharko du urriaren 31 baino lehen.

Haurrentzako ikastaroak: Antzerki tailerra.2013-2007 urteen artean jaiotako umeentzat, ostiraletan, 18:00etatik 19:30era, 90 euro. Helduentzako ikastaroak: Patchwork, asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, 100 euro. Yoga, astelehenetan eta asteazkenetan, 135 euro. Pilates aurreratua, astearte eta ostegunetan, 18:30etik 19:30era, 140 euro. Sabel dantza, astelehenetan, 19:00etatik 20:30era, 140 euro. Forman jar zaitez, astelehen eta ostiraletan, 17:55etik 18:55era, 135 euro. Zumba, asteazken eta ostiraletan, 19:30etik 20:30era, 135 euro. Dancehall, asteazkenetan, 19:15etik 20:15era eta larunbatetan 11:30etik 12:30era, 100 euro. Ingeleseko mintzapraktika, steazkenetan 18:30etik 20:00etara Plazida Otaño liburutegian. First maila, 120 euro. Jubilatuentzako ikastaroak: Gimnastika, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00-11:00. Joskintza eta eskulanak, ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara. Yoga, stearte eta ostegunetan, 10:00etatik 11:30era. Izen-emateak eta prezioak Eizpe jubilatuen elkartean. Ikastaro laburrak helduentzat: Sukaldaritza.Atxulondo tabernan, 19:00etan, Xabi Tellorekin; 15 euro, ikastaro bakoitza (3 ikastaroetara izena ematen duenak 40 euro). Urriak 15 (udazkeneko sukaldaritza), azaroak 12 (ehiza) eta abenduak 10 (Gabonetarako menua). Bitxigintza.Larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara, Agara Agirrerekin; urriak 5, 19, 26, azaroak 16, 30 eta abenduak 14; 60 euro.. Ikastaro laburrak haurrentzat: Arte tailerra Ander Ortiz de Muruarekin, Atxulondo Kultur etxean. Urriak 5,19 eta azaroak 9, 23. 11:00-13:00. Tailer berezia izango da, bertan arituko baitira Uliazpiko kideak eta LH1-6 bitarteko umeak. Elkarrekin eta elkar lagunduz, artea landu eta arteaz gozatzeko parada ezin hobea, 20 euro. Bukalai dantza taldea 8 talde osatu dira eta ikastaroak astearte, asteazken eta ostegunetan emango dira. Loatzo musika eskola Honi buruzko informazio gehiago 943 691.857 telefono zenbakian. Zizurkil goian, Iriarte kultur etxeko ikastaroak: Eskulanak, ostiraletan, 15:00etatik 17:00etara; 100 euro. Helduentzat gimnasia, astelehenetan eta asteazkenetan, 11:15ean, Jubilatuek 80 euro, gainerakoek 110 euro eta Memoria tailerra, asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara; 100 euro.

Eskulanak ikusgai

Atzo, Zizurkilgo eskulan ikastaroko ikasleen erakusketa inauguratu zen, Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gunean. Hainbat estilotako margolanez osatutako erakusketa da, olioak, grabatuak eta beste hainbat teknika uztartzen dituena. Urriaren 15era bitartean ikusi ahal izango da, liburutegik orduetan.