Ikasturte amaierako festarekin agurtu zuten kurtsoa Muñagorrin

Muñagorri eskolako ikasleak buruhandiekin. /  ARGAZKIAK: YARZA
Muñagorri eskolako ikasleak buruhandiekin. / ARGAZKIAK: YARZA

LH6ko ikasleak agurtzeko ere izan zen jaialdia, datorren kurtsoa Tolosan egingo baitute

YARZABERASTEGI.

Muñagorri eskolako ikasle eta irakasleek jaialdi bereziarekin agurtu zuten atzo ikasturtea. Maila guztietako ikasleek parte hartu zuten emanaldian dantza eta antzerkiekin. LH6ko ikasleek eman zioten hasiera jaialdiari agurrarekin eta segidan, 'Azken balearen arrantza', 'Herri kirolak', 'Goitik behera' eta Dukat zirkoa emanaldiak aurkeztu zituzten. Era berean, jaialdia LH6ko ikasleak agurtzeko izan zen, datorrena Tolosako Orixen hasiko baitute. Ikasleek opariak egin zizkieten irakasleei, eta ikasle bakoitzak ere bertso bana jaso zuen oroigarri.

San Juan dantzak

Tradizio handia dute San Juan dantzek eta, datozen belaunaldiek ere ezagutu ditzaten, gaztetxoentzako ikastaroa antolatu da uztailaren 1etik Salontzoak bitartean emango dena. LH4 tik gorako gaztetxoei zuzenduta egongo da ikastaroa eta parte hartu nahi duten guztiek astelehena baina lehen izena eman beharko dute.