'Ikastolatik Zumadira' liburuaren aurkezpena

YARZA

Herriko historiari buruzko argitalpen bildumarekin jarraituz, herrian izan den hezkuntza bideari eskainitako liburua argitaratu berri da. 'Ikastolatik Zumadira' izenburupean, herrian izan diren eskola eta ikastolen ibilbidea jasotzen du. Gaur egingo da liburuaren aurkezpena Kultur Etxean, eguerdian. Jarraian, 14:30ean, herri-bazkaria egingo da Larrunarri pilotalekuan eta horren baitan Ikastolaren sortzaileei omenaldia eskainiko zaie.