Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Ihoteak hemen direla iragartzeko danborrak astinduko dituzte Leitzan

E.B.

LEITZA.

Viernes, 26 de enero 2018, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur, arratsaldeko 15:00etan aterako da kalejiran Erleta eskolako ikasle eta irakasleen danborrada. Sarriegiren doinu ezagunak danborrak astinduz eskainiko dituzte herrian barna eguraldia lagun baldin badute. Txarra eginez gero, Amazabal pilotalekua izango da aurtengo ihoeetako jaialdiaren eszenatoki.

Bihar larunbata arratsaldeko 14:00etan Aurrera elkartean bazkaria izanen da. Ondoren, 16:00ak aldera eskean hasiko dira herriko etxeetan txistularien laguntzarekin. Goizaldeko 01:00ean kalejira eginen da plazatik Atekabeltzera. Ondoren, karaokea izango da.

Igandean, berriz, eguerdiko 12:00etan mozorro eta gurdiak Incansables txaranga lagun, kalejiran aterako dira. 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara txu-txu trena herrian barna. 14:30ean atsauretuek bazkaria izanen dute eskolako jangelan eta 19:00etatik 23:00etara Joxe Mendizabalen musikaz gozatzeko aukera izanen dute.

Eskea baserrietan

Astelehenean, hilak 29, goizeko 09:00etan gazteak elkartuko dira Aurrera parean Gorriztaran, Arkixkil, Sakulu eta Erreka auzoetara eskera joateko txistulari eta trikitilarien laguntzarekin.

Arratsaldeko 17:00etan umeen kalejira izanen da herrian. Ondoren txokolatada eta goxokiak banatuko dizkiete. 19:00etatik 23:00etara Joxe Mendizabalen musika emanaldia izanen da.

Asteartean, berriz, 09:30ean mozorroak Erasote auzora joanen dira, eskean. 11:00etatik 13:00etara puzgarriak eta jokoak izanen dira frontoian. 14:00etan Aurrerako bazkideen bazkaria izango da eta atsaureek Sagastin bazkalduko dute. 16:00etatik 18:00etara puzgarriak antolatu dituzte frontoian. 18:30ean Atsaureen kalejira izanen da. Ondoren, iluntzeko 19:30etik 21:30era eta 23:30etik 01:30era bitarte, Gabezin taldearekin musikak girotuko du herria.

Asteazkenean, arratsaldeko 17:00etan umeentzako 'Kalean otso etxean uso' ikuskizuna, zineman.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios