Igandeko San Migelgo bazkarian izena emateko azken egunak

YARZALIZARTZA.

Datorren iganderako, uztailaren 28an, txirrindulari eta mendi irteera antolatu du Aralarko San Migelera Otsabio kirol elkarteak. Txirrindulari irteera goizeko 10:30ean egingo da eta mendi irteera 10:00etan hasiko da, Lekunberritik aterata, eta 11:00etan guardetxetik aterata. Gainera, 12:30ean potemartxa irteera izango da.

Ondoren, 14:30ean, bazkaria izango da, eta arratsaldean, mus- eta toka-txapelketak, jolasak, eta abar antolatuko dira. Irteeran zein bazkarian izena emateko azken eguna ostegunean, uztailaren 25ean, izango da eta prezioa 15 eurokoa izango da. Parte hartu nahi dutenek Eneko, Gorrotxa, Iker edo Txirriri esan beharko diote, edota 660 139 380 telefono zenbakira deitu.