Borrar

Igandeko Langaurre Eguna, bertan behera eguraldi iragarpen kaskarrengatik

AMAIA GOIKOETXEA

ALEGIA.

Viernes, 17 de mayo 2019, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Iganderako Alegian antolatuta zegoen Langaurre Eguna bertan behera uztea erabaki du Kultura batzordeak eguraldi iragarpenak txarrak direlako. Egitarau osoa geratu da bertan behera; hortaz, ez da goizeko habia kutxetarako bisitarik eta fauna eta landare behaketarik egingo, ezta bazkaririk ere.

Ehun lagun inguru zeuden izena emanda, eta Kultura batzordea uda amaiera aldera festa egiteko aukera aztertzen ari da, «pena litzatekeelako jende kopuru hori festan parte hartzeko aukerarik gabe uztea».

Datozen asteetan emango dituzte horren inguruko xehetasun gehiago.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios