Borrar

Tolosa Goierri

Igandean ospatuko dute Santa Agedako kantu eskea herritarrek

A. N.

belauntza.

Jueves, 30 de enero 2025, 20:14

Aurten Santa Ageda bezpera, otsailaren 4a, asteguna izango denez, Belauntzako herritarrek igande honetan ospatuko dute santuaren omenezko festa. Parte hartu nahi dutenak elizako atarian elkartuko dira arratsal- deko 15:30ean kantuan ateratzeko. Kantu eskea goiko herriguneko etxe eta baserrietan egingo da eta hasiera batean etxe guztietatik pasatzeko ideia badute ere, momentuan dagoen eguraldiaren arabera aurreikusitako ibilbidea alda-tzeko aukera dago.

Hiru kanta abestuko dituzte: 'Zorion etxe hontako denoi', 'Oles-oles lurra esna zaitez', eta 'Koplak (Dios te salve)'. Egunean bertan letrak banatuko dituzte guztiek abestu ahal izateko. Nahi duten herritar guztiek parte hartu dezakete eta, nahi izanez gero, artzai mutil-neska jantziarekin joatea gonbidatzen dute. Kantu eskea amaitutakoan, herriko tabernan mokadua eskainiko zaie parte hartzaileei.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Igandean ospatuko dute Santa Agedako kantu eskea herritarrek