Idi-probak, erromeria eta bertsolariak, gaur

I. ARRATIBEL

Gaur, San Isidro, Baserritaren Eguna ospatuko da. Goizeko 11:30ean meza egingo da, eta 13:00etan erakustaldia Lamiategiko aparkalekuan. Aitor Matxainen idi pareak (1.200 kiloko harriarekin) eta Itxaso Arrutiren idi pareak (1.200 kiloko harriarekin) 20 minutuko saioekin. 14:00etan bazkaria Sarasola sagardotegian. Ondoren Jexux Mari Irazu eta Unai Agirre bertsolariak arituko dira eta erromeria Estanga trikitilariekin.