Idiazabal
San Adrianera erromesaldia ekainaren 4an egingo daDatorren asteazkenean amaituko da autobusez joan nahi duenarentzako izena emateko epea
J. Z.
IDIAZABAL.
Ostirala, 26 maiatza 2023, 22:30
Urtero moduan, aurten ere San Adrianera egiten den erromesaldia ekainean burutuko da. Hilaren 4ean, goizeko 7:30etan plazatik abiatuko da autobusa. Bertan joan nahi duen orok datorren asteazkenera arteko epea izango du (hilak 31) izena emateko (696 690 887 zenbakian edo liburutegian). 7:45ean Otsaurtetik ibilaldia abiatuko da eta 9.30ak aldera, San Adrianen topaketa burutuko dute. Bertan, Anisa banatuko da betiko legez, baina ez da mezarik ospatuko. 12:00etan Zegaman, alkate-makil trukaketa ospatuko da eta ondoren mokadu baten esktuik indaberrituko dira. 13:00etan alkate-makil trukaketa Seguran burutuko dute mokadutxo batekin, eta 14.00etan Idiazabalera iritsiko dira, Birigarro txistulari taldeak lagunduta. Eguna amaitzeko, 17.00etan, Igarondon pilota txapelketa ospatuko da.